Bizikasi ekimenak ikastetxe bakoitzean BAT (Bullyingaren Aurkako Taldea) egitura sortzea ebazten du, lau kidek osatua: ikastetxeko zuzendariak, ikasketaburuak, aholkulari/orientatzaileak eta bizikidetza-arloaz arduratzen den irakasleak. Talde horrek koordinatuko du jazarpen-kasuak ebazteko prozesua, eta beronek gidatuko ditu.
Ikasitako eduki horiek ikaslearekin lantzen dira eta bideo baten grabazioaren bidez praktikan jarri zen.
Bideoa Lehen Hezkuntzako 4. mailako talde batek grabatu zuen, eta ikasleek ideiak eta koreografiak aurkeztu zituzten.