ESKOLA KONTSEILUA,  OOG

ZER DA?

Eskola elkartea osatzen duten sektore ezberdinen ordezkaritza eta parte hartzerako organo gorena da. Espazio honetan familiek eta irakasleek parte hartzen dute ikastetxean eragina duten erabakiak hartzeko.

ORDEZKARIAK

Eskola Kontseiluan eskola elkartea osatzen duten kolektibo guztiak azaltzen dira ordezkaturik. Guztira 30 ordezkari dira: zuzendaria, ikasketaburua, idazkaria, 15 guraso, 10 irakasle, irakaskuntzaz kanpoko langile bat eta Udalaren ordezkaria.

 2020ko azaroko hauteskundeetan, gurasoak behar adina aurkeztu ez zirenez, familiak 14 gurasok soilik ordezkatuko dituzte, eta 1 plaza libre geratu da.